UPV/EHU

Enpresa gela



    ZER DA OPEN
DATA GELA
PRESTAKUNTZA
IBILBIDEA
PROIEKTU
AKTIBOAK
BERRIAK ESPERIENTZIAK FAQs ETA
KOKAPENA
IZENA EMAN
NAHI DUT


 Zer da Open Data Bilbao-Bizkaia enpresa-gela?


Gelaren helburua Bizkaiari balioa ematea da. Horretarako ikerketetan bere datu irekiak erabiltzen dira, erabakiak hartzen lagunduko duten aplikazio eta bistaratze berritzaileen garapena erraztuz eta gizarte-arazoak konpontzen lagunduko duten ekimenak sortuz.


Jarduera hauetan parte har dezakezu:

Datuen berrerabilpenean oinarritutako proiektuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren zerbitzuen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzen lagunduz.

Datuen bistaratze berriak sortzea, unibertsitate-komunitateak proposatutako informazio irekia berrerabiltzeko ideietatik abiatuta, betiere herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin.

Trebezia digitalak prestatzeko eta garatzeko jarduerak egitea, enpresen modernizazio teknologikoa bultzatzeko.







Sustatzaileak:





 Prestakuntza-ibilbidea

Gune honetan Datuen Analisiaren prestakuntza-ibilbidea deskarga dezakezu. Horri esker, enpresetako praktikekin lotutako proiektu interesgarriak egin ahal izango dituzu, GrAL edo MAL, datuetan oinarrituta enpresaren antolamendua hobetzeko.






 Zein proiektutan egin dezakezun lan


ZURE INGURUNEA HOBETU NAHI DUZU?


ERRONKA bat proposatzen dizugu: DATA SCIENTIST GISA PROIEKTU bat egitea, Bizkaiko eta Bilboko datu irekiak berrerabiliz. Datuen analisian dituzun gaitasunak zabaltzeko eta hobetzeko aukera emango dizu eta prestakuntza espezifikoa jasoko duzu. Teknologiarekiko grina duen eta ikasteko gogoa duen Microsoft Learn Student Ambassador ikasle-komunitateko kide izateko aukera emango dizu ere. Gainera, proiektua zure GRADU AMAIERAKO LANA edo MASTER AMAIERAKO LANA izan daiteke.

Hurrengo proiektu aktiboetako bat interesgarria iruditzen bazaizu, horietan lan egiteko izena eman dezakezu.

CONOCIENDO BIZKAIA EZAGUTZEN

CONOCIENDO BIZKAIA EZAGUTZEN


HELBURUA

Proiektuaren helburu nagusia da Bizkaiak, inguru naturaletan, eskaintzen dituen eskaintza turistiko ugariak bilduko dituen bistaratze bat sortzea. Horrela, erabiltzaileak aplikazio bakar batean izan dezake aisialdiko jarduerak egiteko informazio garrantzitsu guztia. Horrek guztiak, GJHen irismenean aurrera egitea ahalbidetzen du, zehazki, hiri eta komunitate jasangarrien helburuan.

Gehiago jakin

BILBO KARGA BERDEA

BILBO KARGA BERDEA


HELBURUA

Proiektuaren helburua da Bilboko ibilgailu elektrikoen karga elektrikoko puntuen kokapenari, edukierari eta potentziari buruzko informazioa bistaratzea. Gainera, elektrolindegien ahalmen sorgailua benetako beharrekin alderatzeko, proposatzen da Bilboko ibilgailu elektrikoen matrikulazio kopurua eta bere joera bistaratzea. Bistaratzeari buruzko informazioa zabaltzeko eta gas-isuriak murriztearekin lotutako garapen jasangarriko helburu bat txertatzeko, Bilboko airearen kalitatea bisualean sartuko da ere, mugikortasun elektrikoaren aurrerapenarekin duen lotura aztertuz.

Gehiago jakin

BIZKAIA RECICLA

BIZKAIA RECICLA


HELBURUA

Proiektuaren helburu nagusiak Bizkaiko udalerrietan birziklapena sustatzea eta probintziako udalerrietan hondakinen kudeaketa bistaratzea dira. Herritarrek bere kokapenetik hurbilen dagoen edukiontzia aurkitu ahal izango dute. Gainera, aplikazio bat garatzea proposatzen da non erabiltzaileak hondakin-kategoriaren arabera utzitako kantitatea erraz sartu ahal izango du. Honela erabiltzaileek birziklatutako hondakin-kantitatea bistaratu ahal izango da eta, herritarrek hondakinen kudeaketan egiten duten lana ezagutzea posible izango da, ingurumen-inpaktua minimizatuz. Abenduan, urte osoan zehar bildutako datuekin, gehien birziklatu duten pertsonak sarituko dira.

Gehiago jakin

BIZKAIA HERRIA LIVING

BIZKAIA HERRIA LIVING


HELBURUA

Proiektuaren helburua zerbitzuen, enpleguen eta garraioaren eskaintza irisgarri egitea da. Helburu orokorra izango da herritarrek Bizkaiko herrien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten alderdiak ezagutzea, herri horietan ezartzeko balio handiko leku gisa hautatzeko.

Gehiago jakin

BILBAO KOMERTZIO HIRIA

BILBAO KOMERTZIO HIRIA


HELBURUA

Sustapen ekonomikoa eskualde edo herri jakin baten garapen ekonomikoa sustatzeko estrategia eta ekintzen multzoa da. Sustapen ekonomikoaren helburuetako bat enplegua sortzea eta, oro har, hazkunde ekonomikoa sustatzea da. Kasu honetan, proiektuaren helburua hutsik dauden merkataritza-lokalei buruzko informazioa bistaratzea da, lokalizazioari eta inbertsioari buruzko funtsezko informazioa emateko establezimendu horietan negozio berriak abian jartzeko ekimenei, eta, aldi berean, Bilbon lehendik zeuden negozioak indartzeko.

Gehiago jakin

UNIGO

UNIGO


HELBURUA

Proiektuaren helburua da garraio-aplikazio bat garatzea, unibertsitateetara edo beste ikasketa-zentro batzuetara autobusez, bizikletaz edota patinetez doazen ikasle gazteei zuzendua.

Gehiago jakin

BIZKAIA ENERGINGARRIA

BIZKAIA ENERGINGARRIA


HELBURUA

Proiektuaren helburua da Bizkaiko udalerriek eguzki-energia sortzeko duten gaitasuna bistaratzea, etxebizitzaren iraunkortasunaren hainbat adierazle kontuan hartuta. Gainera, instalazio horien kostu-onura erlazioa aztertuko da, garapen jasangarriko helburuak (GJH) kuantifikatzea ahalbidetuko duten adierazleak sortuz.

Gehiago jakin

Proiektu guztiei buruzko informazio zehatza ikusteko honako estekan sartu



 Berriak

Zure interesekoak izan daitezkeen hurrengo ekitaldi eta jardueren berri emango dizugu:



 Esperientziak



Bilbo-Bizkaia OpenData Gelan izan dudan esperientzia onuragarria izan da arlo askotan. Datu-irekiak eskuratzeak aukera eman dit erabilgarri dagoen informazio publikoa ezagutzea eta berrerabilpenaren garrantzia ulertzea. Gainera, prestakuntza jasotzeko eta Power BI tresnarekin lan egiteko aukera izan dut. Tresna horrek datuak modu dinamikoan aztertzen eta bistaratze erabilgarriak sortzen irakatsi dit. Esperientzia honek, nire gaitasun teknikoak zabaltzeaz gain, gardentasunak eta datuen erabilera eraginkorrak erabakiak hartzean duten garrantziari buruzko ikuspegi zabalagoa ere eman dit.

Agurne Apezteguia Alumna de Open Data

Durante mi tiempo en el aula Open Data Bilbao Bizkaia, he descubierto el poder de los datos abiertos y cómo aprovecharlos al máximo. Además, he aprendido a manejar Power BI, una herramienta que considero esencial para mi desarrollo profesional. Esta experiencia no solo me ha dado nuevas habilidades técnicas, sino que también ha ampliado mi capacidad para analizar y presentar información de manera eficaz, lo cual es fundamental para mi futuro.

Jorge Gómez Alumno de Open Data

Open Data ikasgelan egin ditudan praktiketan, Power BIn prestakuntza zehatza jasotzeko aukera izan dut. Ikastaro honek datuak bistaratzeko tresna indartsu honen gaitasunak eta datu irekiak berrerabiltzearen garrantzia ulertzeko aukera eman dit. Prestakuntzari eta ikaskideekin partekatutako denborari esker, asko ikasi dut, elkarri lagundu baitiogu prozesuaren urrats bakoitzean. Datuak informazio baliotsu eta irisgarri bihurtzen ikasi dut, erabaki estrategikoak hartzeko funtsezkoa dena. Datuen analisia eta horrelako tresnen erabilera guztiz berriak ziren niretzat, eta oso gai baliagarriak eta interesgarriak direla jakin dut. Zalantzarik gabe, esperientzia hau bultzada handia izan da nire garapen akademikoan eta ikuspegi berriak zabaldu dizkit, etorkizunari begira ezagutzen ez nuen adar interesgarria baita. Oso eskertuta nago lortutako aukeragatik eta ikaskuntzagatik..

Zaira Gil Alumna de Open Data

Open Data gelari esker, datuen analisiari buruzko ezagutza praktikoak eskuratu ditut, eta, zehazki, gaur egun hain garrantzitsua den Microsoft Power BI tresnari buruzkoak. Hasieratik, praktikara eta modu autodidaktikoan ikasteko gai izatera bideratutako prestakuntza eskaintzen da. Gainera, niretzat alderik aberasgarriena egin beharreko proiektua aukeratzeko aukera izan zen, horrela gure gustu pertsonaletara egokitutako proiektuekin lan egiteko aukera izan baikenuen. Nire kasuan, nire proiektua Bizkaiko eskualdeen ingurunea ezagutzera bideratzea erabaki nuen, probintziako despopulazioari eta horren arrazoiei buruzko azterketa bat egiteko. Praktika horiek lan-merkatuan hobeto sartzeko aukera eman didatela uste dut; izan ere, amaitu gabe, teknologia berriei buruzko ezagutzak oso positiboki baloratzen dituen enpresa batean aurkitu dut lana.

Olga Posadas Open Datako ikaslea

Open Data gelan izan dudan esperientzia oso positiboa iruditu zait, gradu amaierako proiektua talde batean egiteko aukera bat da, ikaskideekin lankidetzan arituz. Gainera, datu irekien kontzeptua ezagutzea eta horiekin Power BI bidez lan egitea oso interesgarria izan da, datuen analisiak duen garrantzia kontuan hartuta. Gelako giroa oso ona da, eta GrAL desberdin eta interesgarri samarra egiteko modu bat da.

Ana Caballero Open Datako ikaslea

Open Data Bilbao-Bizkaia proiektuak GrAL-a bertan egiteko aukera emateaz gain, datuen analisiaren eremua ezagutu eta datu hauek lantzen erakutsi dit. Datu irekien garrantzia ezagutu eta hauek aplikatzen ikasi dut proiektu honetan. Informazioa modu egokian erakusteak duen boterea ikusi dut eta hau herritarren eskuetan egoteak duen garrantziaz jabetu. Gainera, proiektua burutzeko egun enpresa giroan oso erabilia den softwarea erabiltzen ikasi dut.

Manex Gastañares Open Datako ikaslea

Open Data Bilbao-Bizkaia gelan izan dudan esperientzia onuragarria izan da alderdi askotan. Lehenik eta behin, datu irekiak ezagutzeak eta ikasteak, aukera eman dit datu horiek berrerabiltzearen garrantzia ulertzeko, datu horietatik atera dezakegun informazio guztia ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta hortik hobekuntzak sortzeko hainbat sektore publikotan, gizartearen gogobetetasunera bideratuta. Horrela hazkunde ekonomikoa sortu eta berrikuntza teknologikoa sustatzen duten negozio berriak sortzeko. Bestalde, ikasgelako partaideok datuen tratamendurako tresnen erabileran trebatu ahal izan gara. Kasu honetan, Power BI tresnak eta haren ezaugarri guztiek nire gradu-amaierako proiektua gauzatzea lortu dute, irudikatu nahi nuenaren laguntza bisual eta grafikoa emanez. Gainera, Power BI bezalako tresnak ezagutzeari esker, ikasgelan trebatzen diren ikasleak meritu gehigarriekin sartzen dira lan-munduan, esaterako, gaur egun enpresa handietan hainbeste erabiltzen diren tresna horiek erabiltzen. Zalantzarik gabe ikasleek, batez ere antolaketa-eremukoak, gelan parte hartzea gomendatzen dut, ezagutza berriak ematen dituelako, proiektuak egiten direlako eta, bertako ikaskideen laguntzarekin, arestian aipatutakoari buruz ahalik eta gehien ikastea lortzen delako. Oso pozik nago jasotako esperientziarekin eta ikaskuntzarekin.

Ane Cuesta Open Datako ikaslea

Open Data Bilbao-Bizkaia gelarekin izan dudan esperientzia oso aberasgarria eta baliotsua izan da. Alde batetik, datu irekien esparruan ezagutza eta trebetasunak eman dizkit irtenbide berritzaileak garatzen lagunduz. Gainera, erakutsi dit teknologia, bereziki Power BI bezalako tresnak, modu eraginkorrean erabil daitekeela datuak gizarteari mesede egiten dioten irtenbide zehatz bihurtzeko. Azken batean, eskerrak ematen dizkizuet aukera honengatik, eta hunkituta nago ikasgela honek etorkizuneko proiektuetarako eskaintzen duen potentzialagatik.

Maren Junkera Open Datako ikaslea

Bilbao-Bizkaia Open Data Ikasgelak datu irekien mundua ezagutzea eta datu hauek gizartean sortu dezaketen onuren garrantzia erakutsi dit. Lan honi esker, bistaratzeak sortzen duen Microsoft-en softwarea, Power BI hain zuzen ere, ezagutu dut. Gainera, lan-munduari begira ezagutza berri bat ematen didan tresna hau erabiltzen ikasi dut.

Jorge Lahidalga Etxeberria Open Datako ikaslea

Open Data Bilbao-Bizkaia gelak business intelligence Power BI tresna sakontasunez erabiltzen ikasteko aukera eman dit. Plataformaren erabilerari buruzko prestakuntza-aldiak eta proiektuaren ondorengo jarraipenak lagundu didate Power BI erabiltzeko funtsezko ezagutzak eskuratzen. Gainera, proiektu bat modu praktikoan eta datu errealetatik abiatuta garatzean, plataformaren ikaskuntza askoz atseginagoa eta interesgarriagoa izan da. Ikasgela honi esker, tresna berri horiekin ohitu naiz, eta hori, zalantzarik gabe, oso baliagarria izango da nire lan-etorkizunerako.

Paula Bretos Open Datako ikaslea

 Faqs

Nori galdetu ahal dizkiot nire zalantzak?
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Enpresen Antolakuntza Sailetik pasa (4. solairua, II. eraikina, Bilboko Ingeniaritza Eskola) eta gelan parte hartzen duten irakasleekin kontsultatu:

edo bidali mezu elektroniko bat:
Nola har dezaket parte?
Bidal iezaguzu zure curriculum vitaea posta ofizialera:
Noiz hasiko da 2023-2024 ikasturteko hautaketa?
Urriaren 1ean hasi eta urriaren 15ean bukatuko da.
Hautaketa urriaren 31n jakinaraziko da.
Noiz hasiko dira praktikak?
Praktikak azaroaren 15ean hasiko dira, hasierako prestakuntza-programa batekin.


 Non gaude?


Bilboko Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
II. eraikina, Rafael Moreno Pitxitxi kalea, lehen solairua
48013 Bilbao, Bizkaia





 Izena eman nahi dut


Ipini zure datuak eta informatuta edukiko zaitugu:



* Pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Arautegian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak UPV/EHUren titulartasuneko tratamendu-sisteman sartuko direla, web honen bidez egiten diren informazio-eskaerak kudeatzeko. Datuak babesteko eskubideak helbide elektroniko honetan bertan erabil ditzakezu.

Pribatasun Politikaren terminoak eta baldintzak irakurri eta onartzen ditut.





Bilboko Ingeniaritza Eskola
II. eraikina, Rafael Moreno Pitxitxi kalea, lehen solairua
48013 Bilbao (Bizkaia)

Tel. 661 45 51 81

Síguenos en y
Aviso Legal Política de Privacidad
© 2023